Maiatzaren erdialdean, DBH 2ko 75 ikasle eta 4 irakasle astelehenetik asteazkenera Arantzara joan ginen hiru eguneko egonaldira. Esperientzia aberatsa izan zen hainbat ikuspegitatik: naturarekin harremana estutu genuen, ikasleen arteko loturak sendotu, eta ikaskuntza akademikotik harago doan heziketa bizitzeko aukera izan genuen.
Lehen egunean (astelehena), Arantzako herria ezagutu genuen eta inguruko kobazulo interesgarri bat bisitatu genuen, geologiaz eta naturaren indarraz hausnartzeko aukera eskainiz. Iluntzean, jolas kooperatiboekin giro polita sortu genuen.
Asteartean, goizean ginkana batekin herriko txokoak arakatzen ibili ginen, talde-lana eta orientazioa lantzen. Arratsaldean, zuhaitz parkea izan genuen protagonista: ausardia, konfiantza eta emozioen kudeaketa jolas zirraragarrietan landu genituen.
Azken egunean (asteazkena), Sanjuanxarreko leizezulora joan ginen, eta naturaren handitasunaren aurrean isilune eta miresmen uneak bizi izan genituen.
Egonaldian zehar, bizikidetza, autonomia, erantzukizuna eta euskaraz bizitzea izan ziren ardatz. Halako esperientziek ikaskuntza integrala sustatzen dute: ezagutza akademikoaz gain, elkarbizitzarako eta bizitzarako gaitasunak lantzen dira. Ikasleen partaidetza, jarrera eta ekarpena eredugarriak izan dira!
