Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Bizikletaz eta oinez: bide segurtasuna ikasleen esku

Aurtengo ikasturtean ere, LH3tik LH6ra bitarteko ikasleek bide heziketa saioak jaso dituzte, Aloña udaltzainaren gidaritzapean. Saio hauek helburu argia dute: ikasleak segurtasunez mugitzen ikastea, bai oinez, bai bizikletaz.

Aloñaren laguntzaz, ikasleak kalera irten dira, euren eguneroko bideak aztertzera. Kalean aurkitzen dituzten gune arriskutsuak identifikatu dituzte, eta nola jokatu behar duten azaldu zaie. Gainera, asko ikastolara bizikletaz etortzen direnez, saio honek aukera eman die arriskuak hobeto ezagutzeko eta segurtasun handiagoz ibiltzeko. 

Ikasleek oso ondo hartu dituzte saio hauek, eta, gainera, modu dibertigarrian hainbat irakaspen baliagarri jaso dituzte.

Ikasleak adi