Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastola egunerako prestaketetan burubelarri

Geroz eta gutxiago falta da Ikastola egunerako eta nabari da mugimendua ikastolan. Adin desberdinetako ikasleak elkarrekin dabiltza entsegu eta prestaketetan.

Ikastola Eguna kanpotik ikusita egun bakarrean biltzen bada ere, aurreprestaketa eta girotzea lehenagotik hasten da Ikastolan. Badira urte batzuk gainera, ikasleen arteko elkarrekintza bilatzen dugula eta adinen arteko ezaugarriak kontuan izanda, ikasle helduenek txikienen akonpainamenduko lidertza hartzen dutela. Hau gerta dadin, azken asteetan elkar ezagutzen, konfiantza hartzen eta egunean bertan ekitaldian behar diren materialak prestatzen dabiltza.

Ederra da ikasle txikienak hasieran urduri eta ondoren beraien lagun handiari liluratuta begiratzen diotela ikustea. Elkarrekin dena da ederragoa!

 

Ikastola egunerako prestaketetan