Danbolin musika eskolako ikasleak etorri dira Ikastolako LHko ikasleei emanaldi berezi bat egitera. Musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizun berezi batetaz gozatu dute ikastolako ikasleek.
Kontzertu pedagogiko honetan, ikasleek musika eskolan lantzen diren musika tresna eta abestiak ezagutzeko aukera izan dute. Musikari gazteek abesti ezagunak jo dituzte, eta ikasleak kantu horien erritmoan kantuan eta dantzan hasi dira, giro bizia eta alaia sortuz.
Halako jarduerak aukera paregabeak dira musika eskolako ikasleentzat plaza berezia baita gurea, lagun eta irakasleen aurrean jotzea gauza handia da.
