LH1eko ikasleak Donostiara joan dira antzezlan bat ikustera. Donostia Kulturak sustatzen duen “Eskolatik Antzokira” programan hartu dute parte, eta “Andereño” izeneko lana ikusi eta gozatu dute, aurretik hamaiketako dotorea eginda Boulevard zumardiko Kioskoan.
Txotxongilo antzerkia izan da eta bertako pertsonaiak -animaliak denak- eskolan nola dabiltzan ikusi dute: Kattalin arkume alaiari irakurtzea eta idaztea gustatzen zaio, Txita sentiberari olerkia errezitatzea, eta untxiak nahikoa lan du bere izuak kontrolatzen. Guztiekin azeri andereñoa dabil atzera eta aurrera, bakoitzari behar duena eman nahian.
Soinu eta argi efektuekin txundituta itzuli dira, izan ere, hain ziren onak bildur piska bat ere pasa omen dutela…
Antzezlana ikusi ondoren, Donostiatik bueltatxo bat eman dute Kontxako badia ikusiz -pena baina balerik ez da agertu-, Alderdi Ederreko tiobiboa eta Gipuzkoa plazako ahateak ere bisitatu dituzte.
Nahikoa denbora egin dutela hiriburuan, eta bazkaltzera Usurbilgo frontoira joan dira. Ez zaie motza egin Donostiatik Usurbilerako bidea; hau gosea!
Makarroiak eta bokatak jan ondoren, jolas egiteko garaia iritsi zaie; norbaitek zalantza badu ere, une honetan xiba baino jolas hobeagorik ez dago!
