Orioko Herri Ikastolan, etxekoak gelara etortzea oso ohikoa izaten da. Oraingoan, HH5era, Unaien amona Koro etorri da eta Killing teknika ezagutaraztera. Killing-a paperarekin irudi desberdinak egitean datza.
Hau horrela, HH5eko ikasleek teknika hau ezagutu eta paperarekin egindako txakurrak egin dituzte, bakoitzak bana.
Kororen pazientzia eta bokazioa izugarria da, aurretik ere ezagutzen dugu bere artea, ikastolak antolatutako tailerretan parte hartu izan baitu eskatu diogun guztitan. Mila esker berriro ere Koro, zure trebeziak gure ikasleen esku jartzeagatik.
