Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBHko Ateak Zabalik: LH6ko Ikasle eta Gurasoen Bisita Berezia

Aste honetan, Orioko Herri Ikastolan giro berezia izan dugu: LH6ko ikasleak eta haien gurasoak DBHra etorri dira bisitan, ziklo berri baten atarian urduritasunak arintzeko. Trantsizio garaian ohikoa den modura, bai ikasle bai familiak urduri izaten dira, baina gure DBH1eko ikasleek antolatutako bisitak lagungarri izan dira zalantzak uxatzeko eta etorkizun hurbila gertu-gertutik ezagutzeko.

DBH1eko ikasleek gidatu dituzte LH6koen bisitak, eta hainbat gai garrantzitsu azaldu dizkiete: IEMak, proiektuaren funtzionamendua, ordutegiaren egitura, irakasleak, eraikuntza, jolas-orduak eta eguneroko dinamika. Amaieran ikasleek beraien kezkak azaldu dituzte eta oso hunkigarria izan da.

Gero, gurasoen txanda iritsi da. Saio horretan, DBHko egiturari eta funtzionamenduari buruzko azalpen orokorrak jaso dituzte eta, berriz ere, DBH1eko ikasleek hartu dute protagonismoa eta beraiek azaldu dituzte euren esperientziak, egunerokotasuna eta trantsizioaren esperientzia pertsonala, gurasoen kezkak ulertaraziz eta familiei lasaitasuna transmitituz.

Esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat, eta argi geratu da ikasleak gidari ezinhobeak izan daitezkela. Horrela, komunitatearen arteko zubiak eraikitzen jarraitzen dugu, elkarrekin eta ikasleen ahotsa erdigunean jarriz.

DBHko Ateak Zabalik: LH6ko Ikasle eta Gurasoen Bisita Berezia