Eguraldi ona, ikasturte amaiera, kalera ateratzeko gogoa … osagarri ederrak dira txangoa egiteko.
Horrelaxe egin dituzte aste honetan ikastolako txikienek irteeratxoak. HH2koak poz pozik bikamiotako parkera joan eta bertan ibili ziren jolasean. Ederki pasa zuten belarretan, zabuan balantzaka, txirristan gora eta behera … Itzuleran nekatuago etorri ziren baina irribarre ederrarekin bukatu zuten goiza. HH3koek berriz ikastolan mimoz zaindutako txitak haunditu direla eta, Janitzen aitonaren oilotegira eraman zituzten San Pedro auzora eta baita Ainhoaren txabolara ere. Behin Aiako bidea hartuta, bertako igerilekuan ur txorrotez gozatzeko aukera izan zuten. Eguraldia lagun, egun borobila bizi izan zuten biek ala biek.
