Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Sendabelarren onurak gure komunitatean zabaltzen

 

LH4ko ikasleak Xirristi, Mirristi proiektuarekin aritu dira burubelarri azken asteetan. Aintzinatik sendabelarren ezagutza handia egon da Euskal Herrian eta jakintza hau bildu eta transmisioarekin jarraitzeko asmoz sortu zen PROI hau. Egia esan, oso proiektu dinamikoa izan da eta mota ezberdinetako jarduerak egin dituzte.

 

Gorputzeko aparatuak lantzearekin eman zioten hasiera PROIari eta aparatu bakoitzaren funtzionamendurako egokiak izan daitezkeen sendabelarrak aztertzen aritu dira, hainbeste gustatzen zaizkien lapbook-ak sortuz.

 

Sendabelarrak biltzera ere atera ziren Luaren aitarekin. Azalpen ederrak eman zituen, a ze zortea izan zutena! Honi lotuta, erremedio ezberdinak ezagutzen joan dira (ukendua, infusioa, lurrun bainua…) eta guzti honekin, sendabelarren familia-kartak osatu dituzte. Zenbait sendabelar landatu eta infusio batzuk probatzeko aukera ere izan dute.

 

Amaiera emateko, familiak gonbidatu zituzten beraien espazioetara eta talde bakoitzak proiektuan zehar egindako lantxoak aurkeztu zituen.

dfasasdf