Ikasturtearen amaiera heltzearekin batera, hainbat irteera antolatu dira ikasleekin: bizikidetza sendotu, ingurunea ezagutu eta ikasitakoa bizipen bihurtzeko aukera izan dute. LH5ekoak Zarautzen ibili dira, LH6koak Getarian; HH4koek goizpasa egin dute eta DBHkoek ere irteera bereziak izan dituzte: DBH1 Aiara ezagutzera joan da, DBH2 Hondarribira, DBH3ko taldeak Santa Klara irlara eta Agorregira, eta DBH4koak Bilbora. Esperientzia aberasgarriak, ikasgelatik haratago ikasteko aukera paregabea.
