LH6. mailan,“Cooking” proiektuan murgilduta aritu dira. Taldeka, errezeta ezberdinak prestatu dituzte, hiztegia eta egiturak lantzen zituzten bitartean: lasagñak, albondigak, milkshake-ak, durumak eta postreak izan dira sukaldeko protagonistak. Proiektu honek aukera eman die ikasleei ingelesa modu praktikoan erabiltzeko, eta parte-hartze handia eta ikasteko gogoa piztu ditu.
