Asteazkenean DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek Olinpiadak ospatu zituzten. Jarduera fisikoaren bidez, talde-lana, errespetua eta elkarrekiko konfiantza lantzeko aukera izan zuten, giro alai eta parte-hartzailean.
Kirol proben eta jolasen bidez, ikasleek ikasteko beste modu bat bizitu zuten: gorputza mugitu, taldekideekin koordinatu eta ondo pasatuz ikasi zuten. Esperientzia aberasgarria eta indartzailea izan zen guztiontzat.
