Astearte arratsaldean bixita ederra jaso genuen ikastolan.
Irailean kontxako bandera irabazi zuen Oriok eta Shuaren aita Ibon “Aldape” bertako arraunlaria da. Ibon eta Shuak bandera ikastolara ekarri zuten laguntxoei erakustera. Ziaboga nola egiten den ere erakutsi zien Ibonek txikiei eta beraiek ere arraunean ipini zituen.
Eskerrik asko Ibon!
