Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

PROIaren amaiera ezin hobe LH3n

Amaitu dute LH3ko ikasleek aurtengo lehenengo PROIa, Denok bat. Etxetik ekarri behar izan dute herrialde desberdinetako informazioa eta taldeka egin dute lan gelan. 

Jatorri desberdinetako familiak ditugu gure ikastolan eta hori zein aberasgarria den ikusi dute ikasleek bertatik bertara. Proiektua borobiltzeko, familiak etorri zaizkigu gelara beraien herrialdeko kontu interesgarriak kontatzera. Kuba, Senegal Argentina eta Granadako gurasoak izan ditugu gurean, baina ez dira esku hutsik etorri! Maritoñiak, alfajoreak, matea eta platano frijituak dastatu ahal izan dituzte ikasleek besteak beste. 

Eskerrik asko gurekin zuen herrialdearen zatitxo bat partekatzeagatik! Beti bezela, plazer bat izan da!

Amaitu dute LH3ko ikasleek aurtengo lehenengo PROIa, Denok bat. Etxetik ekarri behar izan dute herrialde desberdinetako informazioa eta taldeka egin dute lan gelan.