Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Bilobak eta aiton amonak elkarrekin abesten.

Neguko oporrak iristear daudenean ohikoa bihurtzen da familiak elkartzea, maite ditugunak gertuago izatea, urrun ditugunekin gogoratzea...

Hau horrela, atzo goizean HHko eremura aiton amonak etorri ziren biloben ondoan abestera.

Asko dira egunero egunero etortzen direnak, haurrak ekartzera, jasotzera...zenbat goxatzen dituzten haurrak aiton amonek...atzokoan ordea, ikastolatik gonbidpaena jaso eta bilobekin abestera gonbidatu genituen, elkarrekin une goxo bat igarotzeko.

Haieran, 2-3 urteko eremuan egon ziren eta ondoren 4-5eko gunera igo ziren.

Momentu berezia eta hunkigarria bizi izan zen, benetako maitasunez betea.

Aiton amonekin abesten.