Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

ELKARTASUN TONBOLAREN ESKERTZA

Urtero legez, abenduaren 24an, Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleok Elkartasun Tonbola antolatu genuen. 

Bertan lortutako diruaren erdia ikasketa-bidaia egiteko laguntza gisa erabiliko dugu. Beste zatia, 1400 €, Ruandara bideratuko da, hango ikastetxe bateko josteko makinak berritzeko eta fotokopiadorak erosteko.

Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkizuegu herritarroi, merkatari, Udala eta parte hartu zenuten guztioi.

Hurrengo urteetan ere jarrai dezagun elkartasun-proiektu honekin aurrera!

Mila esker zuen laguntzagatik.

 

Urtero legez, abenduaren 24an, Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleok Elkartasun Tonbola antolatu genuen.