Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa, han txangoa!

Eguzkia agertu zaigu eta horrekin batera hasi gara irteerak egiten.

DBH1ekoak AMAIURen izan ziren. Erdi Aro garaian gertatutako gertakizun garrantzitsuak landu dituzte eta tartean Nafarroako komkista gertatu zenez, Amaiurko gudaren inguruan aritu dira. Landutakoa bertatik bertara ikusteko Amaiurko gaztelua, Amaiurko museoa eta Amaiurko errota bisitatu zituzten. Errotan taloak egin eta jateko aukera ere izan zuten.

HH4koak berriz, Lusarbe inguruan ibili ziren. Idoien etxaldean. Arkume jio berriak, ardiak, astoak, oiloak eta hainbat naturako sekretu entzun zituzten.

Gustura ibili ziren belardian korrika eta naturarekin kontaktuan. 

Bazkaltzera Igeldora joan ziren eta bertako plazan eta parkean jolasean ibili ziren.

Non gogoa han txangoa!