Urtero bezala Gipuzkoako Eskolarteko Bertso idatzien saioa ospatu zen atzo Usurbilgo Oiardo kiroldegian.
Gure ikastolatik ikasle mordoak hartu zuen parte, LH3tik hasi eta DBH4ra artekoak, eta goiz ederra pasa zuten errima artean. LH4ko Unax Zumetak bere kategorian 3.saria eskuratu zuen bere bertsoekin. Zorionak Unax eta eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi.
Orioko Herri Ikastola