Azkeneko urteetan egin ohi dugun bezala, LH1eko ikasleak Donostian izan ziren Donostia Kultura-k sustatzen duen Eskolatik Antzokira programak antolatutako antzezlan bat ikusten.
Egia auzoko Gazteszena antzokian Zirkozaurre-k aurkeztutako “Vademekum” izeneko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten.
Antzezlaneko protagonista Tadeo zen, pertsonaia bitxi nahiz maitagarria eta batez ere, irakurle amorratua. Denbora asko pasatzen zuen liburuen artean murgilduta eta irudimenez eta fantasiaz betetako istorio ugarirekin egiten zuen topo.
Gorka Pereira zen antzezlea eta gure ikasleak aho zabalik geratu ziren bere magia-joko eta akrobraziekin. Ikuskizunak iraun zuen bitartean, “Alaaa! Nola egiten du?” entzuten zen behin eta berriz aretoan. Artista ederra!
Antzezlana amaitu ondoren, Zubietara joan ziren bazkaltzera. Oso eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere, nahiko zorte izan zuten eta eguzki-izpi batzuk ere atera ziren giroa goxatuz. Gustura ibili ziren parkean eta frontoian denbora luzez jolasean.
Batzuk akrobaziekin txundituta, besteak bazkalostean jolasten… denek aurkitu zuten gozatzeko modua!
Orioko Herri Ikastola