Aste honetan, DBH4ko 6 ikasle eta 2 irakasle Sardinian izan dira, bertako ikastetxe batekin martxan dugun Erasmus+ elkartruke-proiektuaren barruan.
Egonaldi paregabea izaten ari da gure gazteentzat; izan ere, bertako familietan ostatu hartuta, Sardiniako kultura, hizkuntza eta eguneroko ohiturak gertutik ezagutzeko aukera bikaina dute.
Elkarbizitza aberasgarri honen baitan, gainera, askotariko ekintzak partekatu dituzte sardiniar eta oriotar ikasleek: Cagliari hiria eta Deabruaren Aulkia ezagutu dituzte, gozogile artisauen lantegi bat bisitatu dute, eta bi herrietako gazteen arteko harremanak sendotzeko hainbat jarduera egin dituzte.
Orioko Herri Ikastola