Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Euskararen Egunerako motorrak berotzen

Euskararen Eguna abenduaren 3an ospatzen bada ere, egun seinalaturako motorrak berotzen hasi gara ikastolan.

Batetik, LHko maila eta gela guztietan Mihiluze lehiaketak jarri dira martxan. Saio hauek azaroko astelehen guztietan jokatzen dira lehen orduan, abenduaren 3a bitartean; egun horretan izango baita final handia. Lehiaketa hauetan Orioko curriculuma eta esaera zaharrak lantzen dira, hizkuntzarekin jolastuz gozatzen eta ikasten da, eta euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat abestiren letrak gogoratzen dira.

Bestetik, liburu ibiltaria dago martxan DBH4tik HHra bitartean. Mailaz maila, elkarrekin Argitxo eta Saltoren liburua sortzen ari dira ikasleak, errimak erabiliz eta euskarari bultzada emanez. DBHko ikasleek sortu dituzte liburuko lehen orriak, eta aste honetan LHkoen txanda izan da. Hurrengo astetik aurrera, ikastolako txikienak, HHkoak hain zuzen, ariko dira liburuaren orriak osatzen.

Euskararen Eguna abenduaren 3an izango da. Euskararen eguna urteko 365 egunetan bada ere, egun seinalaturako motorrak berotzen hasi gara ikastolan.