Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Konposta-tailerra LH5 eta LH6n

Zisare elkarteko Irati kidea ikastolan izan da LH5 eta LH6ko ikasleei konpostaren inguruko azalpenak ematen. 

Saio teorikoaren ondoren, ikasleak auzokonpostagunera bertaratu dira, eta bertatik bertara ezagutu dute hondakin organikoak ongarri bihurtzeko prozesu osoa, ariketa praktikoen bidez.

Ikaskuntza hau egunerokora ekartzeko, hemendik aurrera ostiralero eramango dira konpostagunera ikastolan sortutako hondakin organikoak. Ekimen honek ikasleen kontzientzia ekologikoa sendotzen eta komunitate jasangarriago baten aldeko konpromisoa sustatzen lagunduko du.

Zisare elkarteko Irati kidea ikastolan izan da LH5 eta LH6ko ikasleei konpostaren inguruko azalpenak ematen.