Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Auzolana eta merienda LH5en, «Auzotik mundura» proiektua borobiltzeko

Auzotik mundura proiektuari amaiera ezin hobea emateko, LH5eko ikasleek auzolana egin dute aste honetan ikastolako ingurunea txukundu eta zaintzeko. 

Aurretik, gainera, ekimenaren berri emateko kartelak diseinatu eta ikastolan zehar jarri zituzten. Guztira hiru lan egin dituzte: kanpitoko garbiketa, pergolako zutabeen margoketa eta fatxadaren garbiketa.Lan guztiak amaitu eta dena txukun utzi ondoren, egindako ahalegina ospatzeko merienda ederrarekin borobildu zuten eguna. Esperientzia paregabea izan da elkarlana eta ingurunearekiko ardura praktikan jartzeko!

Auzotik mundura proiektuari amaiera ezin hobea emateko, LH5eko ikasleek auzolana egin dute aste honetan ikastolako ingurunea txukundu eta zaintzeko.