Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Elkartasun-ariketa ederra DBHko ikasleena

Aurreko ostiralean, azaroaren 13an, Gipuzkoako Elikagai Bankuak antolatutako udazkeneko janari-bilketa egin zen Orioko Eroski handian, premia gehien duten pertsonei laguntzeko oinarrizko produktuak jasotzeko helburuarekin.

Ekimen solidario horren barruan, gure ikastolako DBHko ikasleek ere beren alea jarri zuten, goizean zehar boluntarioekin batera bilketan laguntzen aritu baitziren. Gure ikastolaren pertsona-ereduaren baitan, pertsona solidarioak eta balioetan heziak garatu nahi ditugu, eta horrelako esperientziak ezinbestekoak dira elkartasuna eta komunitatearekiko konpromisoa bertatik bertara bizitzeko.