Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Euskalduntasuna erdigunean Kursaalean

Asteazkenean, azaroaren 18an, Ikastolen Elkarteak antolatutako jardunaldi pedagogikoak egin ziren Donostiako Kursaalen. Ikastolek euskalduntasunari ematen diogun berebiziko garrantziaren erakusle, aurtengo saioak gai horren inguruan zentratu ziren, eta Euskal Herri osoko 115 ikastoletako ordezkariak bildu ziren bertan. 

Gure ikastolako ordezkaritza zabala ere han izan zen, egunean zehar izandako hitzaldi eta gogoeta-guneetan parte hartzen.Horrelako topaketek aukera paregabea eskaintzen dute ikastolen mugimenduaren erronkak partekatzeko, hausnartzeko eta gure hezkuntza-proiektua aberasten jarraitzeko.

Asteazkenean, azaroaren 18an, Ikastolen Elkarteak antolatutako jardunaldi pedagogikoak egin ziren Donostiako Kursaalen.