Ikastolan garatzen diren proiektuetan familien parte-hartzea sustatzeko Familiak gelan ekimenaren barruan, aste hauetan LH2ko ikasleek senideen bisitak jaso dituzte.
Ikasleek Unibertsoaren gaia landu dute, eta, proiektua borobiltzeko, guraso eta senideak ikasgelara hurbildu dira beren ezagutzak partekatzera.Alde batetik, Itxasoren aitak Hartz Handia eta Hartz Txikia konstelazioen inguruko kondairak kontatu dizkie; eta, beste egun batean, Olatzen ama eta anaia etorri dira zulo beltzen inguruan ikasleek zituzten zalantza eta galdera guztiak argitzera. Eskerrik asko guztioi esperientzia aberasgarri honengatik!
Orioko Herri Ikastola