Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Familiak gelan: LH6ko ikasleak etorri berrien bizipenak lehen eskutik ezagutzen

Familiak gelan ekimenaren harira, oraingoan LH6ko ikasleek jaso dute gelako hainbat senideren bisita. Ikasleek etorri berrien errealitatearen inguruko ikerketa sakona egin dute proiektu honetan: alde batetik, pertsona horiek izaten dituzten beharrak eta oztopoak aztertu dituzte, eta, bestetik, herrian dauden zerbitzu, elkarte eta eragileen analisia egin dute.

Proiektua borobiltzeko, etorri berriak izan ziren familiakideek bizi izandako esperientziak gertutik ezagutzeko elkarrizketa prestatu diete ikasleek, eta gonbidatuek beren bizipenak partekatu dituzte. Esperientzia benetan aberasgarria izan da testigantza horiek lehen eskutik ezagutzea eta beraien bitartez ikastea. Mila esker parte hartu duzuen senide guztioi!

Familiak gelan ekimenaren harira, oraingoan LH6ko ikasleek jaso dute gelako hainbat senideren bisita.