Oraingo honetan, Orioko Udalak zigarro elektronikoen inguruan prestatutako infografia partekatu nahi dugu zuekin.
Bertan, gailu horien arriskuak, osasunean eta nerabeen garunaren garapenean dituzten ondorioak, eta horien inguruko mitoak argitzen dira. Gainera, gazteen arteko kontsumo-datuak eta kontuan hartu beharreko alerta-seinaleak ere biltzen ditu.
Horrelako baliabideak lagungarriak dira gure seme-alabekin gai hauek naturaltasunez eta irizpidez lantzeko.
Orioko Herri Ikastola