Gaur goizeko 11:30ean zuten hitzordua herriko sukaldari txikiek herriko plazan Orioko Herri Ikastolak antolatutako pintxo lehiaketan parte hartzeko.
Aurretik izena emandako 19 taldek beraien diruak hartu (talde bakoitzak 20 euro) eta erosketak egitera joan dira. Erosi beharrekoak erosita, soberan geratutako xoxak eta agiriak sobrean sartu eta itzuli egin dituzte. Ondoren hasi dira beraien esku trebeak martxan. Eguraldiak gehiegirik lagundu ez badu ere, ez da giro onik falta izan gaurkoan herriko plazan. Trebetasun handiz jardun dira talde guztiak lanean, azken orduan ahaztutako osagaien baten bila joan denik ere izan da baina, esanda bezala, primeran pasa dute guztiek. Epai-mahaian ikasle ohiak zeuden eta egiari zor, ez dute lan makala izan; zaporeaz gain, aurkezpena, pintxoaren izena eta itxura ere hartu baitute kontutan. Erabakia hartu dutenean oholtzara igo dira irabazleak baina gaurkoan argi dago denak izan direla txapeldunak! Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta baita hau posible egiteko lagundu duzuenoi ere. Bejondeizuela! Hasi datorren urterako errezetak pentsatzen!