Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

2021-2022 ikasturteko inauteriak

Ohiturari jarraiki, Orioko Herri Ikastolan Inauteriak ospatu ditugu HHtik hasi eta DBHraino.

* HH: musika, dantza eta jolasak izan dituzte goiz osoan zehar, zomorro txikiz mozorrotuta

* LH: 11:00etan, Inauteriei hasiera emateko pregoia irakurri dute LHko ikasleek ikastolako plazoletan. Goiz osoan zehar, kaldereroz mozorrotuta jolasak, eskulanak, musika, dantza eta herrian kalejira egin dute.

*DBH: ikasle eta irakasle bakoitza nahi bezala etorri da mozorrotuta. Goizeko lehen bi orduetan aurrez prestatutako kahoot jolasak eta mahai-jolasak egin dituzte. Ondoren, jolastokira atera eta jolasak egin dituzte mailaka. 

Azpimarratzekoa da, bestalde, DBH4. mailako ikasleek txokolate beroa eta bizkotxoa prestatu dituztela ikastolako ikasleentzat.