Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Murgiltze eredua eskatu dute ikastolek, ikasturte hasierako ekitaldian

2021/09/30

Ikastolen Elkarteak Mungian egin zuen 2021-2022 ikasturteko hasiera ekitaldia. Bertan elkartu ziren hainbat ikastoleko ordezkariak, Nagore Rementeria Orioko Ikastolako ordezkaria barne, Jokin Bildarraitz Hezkuntza Sailburua eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Bizkaiko Foru diputatua. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak ikasle guztien euskalduntzea ziurtatzeko murgiltze eredua ezartzeko eskaera egin zuen.

Horrez gain, ekitaldian ongietorria egin zitzaion Xarnegu ikastolari, Ikastolen Elkarteko 112. Ikastolari, ikasturte honetan ireki baititu lehenbiziko aldiz ateak, Bardozen (Zuberoa). “Euskaraz mintzo ez den eskualdean, euskaraz marrazten hasi gara etorkizuna”, azpimarratu zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk.

Bestalde, Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa egungo errealitatetik egingarri dela iritzi diote, Europar mailako partzuergo baten bidez. Ongietorria egin diete hezkuntza hitzarmenerako adostasuna lortzeko abian diren ekimen guztiei. 

Zehaztasun gehiago jakiteko, irakurri Ikastolen Elkarteko artikulua

Ikastolen Elkartea_Mungia2.jpeg