Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Gora Urola kosta!

2021/11/08

Orioko Herri ikastolako LH4ko ikasleak eskualdea, gure eskualdea, Urola kosta lantzen aritu dira. Herri bakoitzaren ezaugarriak landu dituzte taldeetan eta gero albistegi bat egin dute bertan gertatu direnak notizi eran emanaz. 

Eskualdea lantzearekin batera uraren ibilbidea eta eguraldiaren nondik norakoak ere landu dituzte. Azpetian kokatuta dagoen Ur kontsortziotik etorri dira urak egiten duen ibilbidea azaltzera, urtegitik etxera tailerrarekin. 

Plastika saioetan, berriz, eguraldi tresnak eraiki dituzte: anemometroak, haize orratzak, plubiometroak... Oso gustora aritu dira proiektu honetan ikasleak eta asko ikasi dute inguruan ditugun herriez zein eguraldiaz.

 

WhatsApp Image 2021-11-04 at 22.32.31.jpeg