Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

2024-2025 ikasturteko Erasmus+ mugikortasunak

2024-2025 ikasturtean ondorengo Erasmus+ mugikortasunak egin ditugu

  1. Ikasleen mugikortasunak:
    1. ORIO-SIZILIA
      1. Sizilian izan dira Orioko Herri Ikastolako LH6ko 6 ikasle eta 2 irakasle turismo jasangarriari buruz kontzientzia hartu eta elkarlanean proiektu bat aurrera eramaten. Proiektua gainera ingelesez burutu dute. 
      2. Lehenik elkar ezagutu dira bideodeien bitartez. Nahiz 6 ikasle joan, maila osoak burutu duen proiektua izan da ingeleseko irakasle eta tutoreen laguntzaz. 
      3. Bideodeien ondoren, bakoitzak bere gelan proiektuak aurrera eraman ditu eta gero hurrengo bideodeietan kontrasteak egin dituzte. 
      4. Bideodeiekin nahiko ez eta Oriotik Siziliako Mazara del Vallon kokatzen den eskolara joan ziren bertako errealitatea ezagutu eta turismoa egitera, betiere era jasangarrian. 
      5. Siziliako esperientzia lagun, 8 Siziliar izan genituen Orion, gure herrian eta inguruetan turismo egiten, bertako etxeetan geldituz. 
      6. Informazio gehiago Ikusi CANVA honetan. 
    2. ORIO-LAPONIA
      1. Orioko Herri Ikastolako DBH 2. mailako ikasleek proiektu komuna aurrera atera dute Laponiako Hakkas eskolako DBHko ikasleekin batera: Nola erabili hizkuntza ez-baztertzailea ikastetxean eta egunerokoan, horretarako amaieran hizkuntza inklusiboa erabiltzeko dekalogoa sortuz. 
      2. Proiektua aurrera eramateko bi ikastetxeetako ikasleek aurrez 3 bideo-dei egin dituzte, elkarlanean lana egin ahal izateko eta proiektuari amaiera emateko bi ikastetxeetako ikasleen enbaxadoreak Laponiara eta Oriora joan dira elkartrukean: 7 ikasle gure ikastolakoak martxoaren amaieran eta 8 ikasle beraien ikastetxekoak maiatzaren hasieran. 
      3. Informazio gehiago IKUSI CANVA HONETAN.
  2. Irakasleen mugikortasunak:
    1. Shua eta Ekiñe behaketa Italiako baso-eskolan.
      1. Baso-eskolaren behaketan ikusi eta ikasitakoari buruz informazio gehiago IKUSI HEMEN.
    2. Eunate ikastaroa “Kultura ondarearen hezkuntzarako tresna digitalak” (Florentzia). 
      1. Ikastaroan ikasitakoari buruzko informazio gehiago IKUSI AURKEZPEN HONETAN.
    3. Aitziber eta Ander behaketa eskola demokratikoak (Berlin)
Irudia
ES_V_Cofinanciado_Union_Europea.png
Irudia
SEPIE erasmus plus