Larunbatean ate irekiak. Bazatoz?

2022/13/01

Larunbatean, urtarrilaren 15an, ate irekien jardunaldia egingo da Ikastolan HHko eraikina eta Ikastolaren hezkuntza proiektua eta berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeko.

2022-2023 ikasturteko matrikulazio-epea zabaldu aurretik, ate irekien jardunaldiak egingo dira larunbatean Orioko Herri Ikastolan. Ikastola gertutik ezagutzeko bi txanda antolatu dira: 1. txanda 10:00etatik 11:00etara eta 2. txanda 11:30tatik 12:30tara. Segurtasun-neurriak behar bezala betetzeko, komeni da aldez aurretik izena ematea. Horretarako bi bide daude: Orioko Herri Ikastolako telefonora deituta 943 83 47 04 edo miren@oriokoikastola.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.

Bertaratzen direnek HH eta LHko eraikinak ikusi eta, Ikastolako hezkuntza proiektua eta berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Hala ere, egun horretan bertaratu ezin duen orok hitzordu pertsonalizatua lotu dezake bisita hobeto datorkion beste uneren batean egiteko.

2022-2023 ikasturteko matrikulazio-epea urtarrilaren 17tik 28ra bitarte egongo da zabalik.

Aurrerapen gisa, hona hemen ate irekietan azalduko den hezkuntza proiektuaren eta Ikastolak Orioko herriarekin duen loturaren islada erakusten duen bideoa.