Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Orioko Herri Ikastola

Don Bosko sariak 2023

Orioko Herri Ikastolako DBH 4 eta 2-ko bina talde joan ziren Don Bosko sarietara haiek sortutako proiektuekin. Bertan, ikastetxe ezberdinetako ikasleei egindakoa azaltzeaz gain, epai mahaiaren aurrean aurkeztu behar izan zuten beraien lana. 

Eguna borobiltzeko, proiektuen alorrean DBH 4-koek 4. saria eskuratu zuten, material desberdinak angelu ezberdinetan tolesteko sortutako prensa batekin. Ikastetxeen alorrean, berriz, 3. saria eskuratu genuen.

Frantziarrekin aste ederra pasa dugu

Ikasleen arteko harremanak sendotzeko eta Orioko tradizioen berri emateko, aste hasieran arraunean ibili gara. Esperientzia oso atsegina izan zen eta frantsesek asko gozatu zuten arraunaz. Mila esker BADOK elkarteko arraunlari beteranoei emandako ikastaroagatik!

Ondoren, Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko aurkezpenak egin genizkien eta bertan emandako informazioarekin Erasmus+ programako proiektua osatu genuen. 

Kultur astearen baitan zubiak eraikitzen

Ostiralean, talo-jana eta bingo musikatua izan genituen lehendabizi, ikasleak ederki trebatuta joan ziren eta esperientzia eskolakoen laguntzarekin gozatu ederra hartu genuen talo goxoak jan eta musika euskaldunarekin jolasean. Bukatzeko, Elbira Zipitria, ikastolen sortzaile izan zen emakume abertzalearen dokumentala ikusi genuen.