Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Hitzekin jolastu, hitzekin lan egin, hitzekin KORRIKA!

2022/04/06

Ohi denez, Orioko haur guztiek Korrika Txikian parte hartu dute.

Protokoloak eskatzen dituen baldintzak errespetatuz, Orioko Herri Ikastolako maila bakoitzak kilometro batez eraman du lekukoa. Eskutik eskura, hondartzatik abiatu eta Anibarko porturainoko bidea egin du lekukoak, guztia festa giroan eta alai. Hemen duzue 2022ko Korrika Txikiko argazki-bilduma.

Aurrez, ikasle bakoitzak Korrikako bere petoa apaindu du eta, gelaz gela, Korrikaren abestia eta zuzeneko jarraipena ere egin da. Honez gain, LH6ko ikasleek korrika txikia abiatu aurretik, mezua irakurri digute. Hona hemen mezuaren bideoa:

Aurrerantzean ere, euskara bizi mantentzeko, hitzekin lan egin eta hitzekin jolasten jarraituko dugu Orioko Herri Ikastolan. 

Gogoratu, igandean amaituko dela Korrikaren 22. edizioa, Donostian.