Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Gu Oteitza Oroitzen erakusketa

2025/01/17

Jorge Oteiza artista Oriotarraren urtebetzea aitzaki hartuta, HH5ekoek Jorge Oteizaren inguruko proiektua garatu dute azken hilabeteotan, Orioko curriculuma landuz. 

Amaiera emateko, eurek egindako lanen erakusketa egon da ikusgai azken egun hauetan ikastolako DBHko aretoan.

 

Museoan, ikasleek egindako artelanak gertutik ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Erakusketa arrakastatsua izan da, familiek gustura ikusi dituzte euren txikiek egindako lanak eta txikiek ere ilusio handiz erakutsi dizkie egindako artelanak.