HH5 ekoak Oteizaren inguruan ikasten dihardute eta atzokoan Martin Perona izan zuten ikastolan, Martinek gai honen inguruan jakinduri handia baitu.
Oteizaren 106. urteurrena bete den honetan, HH5eko ikasleak burubelarrri dabiltza Jorge Oteizaren eskultura desberdinak ezagutu zein bestelako hainbat datu interesgarri biltzen.
Atzokoan, zimitorio azpian dagoen Pietatea egin zuen artistaren bisita izan zuten, Martin Peronarena eta Pietatea nola egin zuen azaldu zien ikasleei pausuz pausu.
Gertukoa dugu Martin ikastolan, bere laguntza behar izan dugunean beti agertu izan baita prest batean zein bestean laguntzeko ( anfiteatroa egiten, haurrek jolasteko duten estruktura egiten, esperimentazioko mahaiak…).
Gainera, ikastolatik gertu du bere tailertxoa eta orduak pasatzen ditu bertan Martinek egurra lantzen edota musika jotzen eta batzuetan ikasleekin hurbildu izan gara bertara.
Atzokoan Pietatea egin ostean egindako lan bikainaren oroigarri Jorge Oteiza berak oparitutako eskutura ekarri zuen ikastolara.
Egia esan, HH5eko guneetan nonahi ikus daitezke Oteizaren lanen itxurako hainbat eskultura, Manexen ama Ainhoak, Oteiza Lizeo Politeknikoan lan egiten duenez, bertako ikasleek egindako eskulturak ekarri baititu.
Denon artean egiten dugu denona den ikastola eta denon artean ikasten ari garen hori aberatsagoa da honelako bisitekin. Mila esker Martin!