Euskara eta euskal hiztunen komunitatea «larrialdi linguistikoan» dagoela adierazi zuen ELEN Europako hizkuntzen sareak Bilbon egin zen Batzar Orokorrean.
Hau horrela, Ikastolen Elkarteak Iñaki Iurrebasoren bidelaguntzaz, barne hausnarketa bat abiatu du, Euskal Herriko Ikastola guztietan egingo dena.
Pasa den astelehenean egin zen Orioko Herri Ikastolan. Iurrebasok luzatutako sei galderei erantzuten aritu zen irakasle klaustroa.
Behin ikastola guztiek euren hausnarketak eginda, Ikastolen Elkartean ikastola bakoitzean bildutakoa jasoko du txosten batean eta Ikastola guztioi igorriko digute argazki orokor bat izan dezagun.
