Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Musikaz eta Orioko kantuz bete zen Ikastola

2024/06/12

Pasa den astean musikaz eta kantuz bete zen Ikastola. DBH2ko ikasleek Orioko curriculumaren baitan Orioko abestiak landu dituzte ikasturtean zehar eta hauek plazaratzeko gogoz zeudenez, HH4 eta HH5eko ikasleengana gerturatu ziren ikasleek jotzen dituzten instrumentuak hartuta. 

 

Gustura jaso zuten eskainitako kontzertua txikiek eta honez gain, herriko abestiak ezagutzeak balio erantsia eman zion kontzertu berezi honi.

Zein ederra den gure ondarea txikien eskura jartzea!

Mila esker DBH2ko ikasleei, nahi duzuen arte!