HH5eko taldeetan Jorge Oteizaren proiektuarekin hasi dira eta Oteizaren urtebetetzeen urteurrena astelehenean izan zela aitzaki hartuta, Altzuzara joan ziren Oteizaren Museoa bisitatzera eta bere artelanak bertatik bertara ikustera.
Artelanez gain, bere etxea bisitatzeko aukera ere izan zuten, Oteiza Oriotarra zen arren bertan bizi izan baitzen bere emaztearekin azken urteotan.
Ondoren, inguruko parke batean ibili ziren, bertan bazkaldu eta jolasten.
Guraso baten bisita ere izan zuten, arte munduarekin duen loturarengatik etortzeko interesa agertu baitzuen. Eskerrik asko Ibon!
Egun zoragarria pasa zuten!
Hurrengo egunean, Pietatea eskultura dagoen zimitorio azpira joan ziren, beraiek egindako artelanak ikusgai jarri baituzte.
Etorkizuneko artistak badira Orion!