Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Agurne Barruso, Ikastolen Elkarteko zuzendaria, gure Ikastola gertutik ezagutzen

2024/10/03

Asteazkenean, urriaren 2an, Agurne Barruso, Ikastolen Elkarteko zuzendaria, gure Ikastola gertutik ezagutzera etorri zen. Bere bisitan, Agurnek gure Ikastolaren eguneroko funtzionamendua ezagutu zuen, eta etapa guztiak bisitatu zituen.

 

Horrela, gure Ikastolan burutzen ari garen eraldaketa pedagogikoaren prozesua bertatik bertara ikusi zuen eta Ikastolen elkartearekin  partekatzen dugun HMO (Hezkuntza marko orokorraren) inplementazioaren garapena erakutsi genion, baita horretarako diseinatuta ditugun espazioak eta obrak ere. Horretaz gain, jangela 0 zabor proiektu berritzaileaz, Ikastolako beka pertsonalizatuen inguruan edota piztu eta eragin bezalako proiektuen berri eman genion. 

Agurne Barrusok Euskal Herriko 114 ikastola bisitatzeko plana du, eta aste honetan gure txanda izan da. Bere bisita aukera bikaina izan da Orioko Ikastolaren eta Ikastolen Elkarteko lankidetza indartzeko, hezkuntzan dugun konpromisoa berretsiz.