Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Goiz pasa HH2 eta HH3koak LH6koekin.

2024/06/14

Ikasturte amaierarekin batera eta eguraldia lagun, goiz pasa egitera atera ziren HH3koak ostegunean eta HH2koak gaur. Ez dira ordea ohiko irteerak izan, LH6ko ikasleekin batera egin baitituzte urtean zehar hainbat ekintzetan bidelagun izan dituztelako.

 

HH3koek eta LH6koek Ikastola egunaren harira egin dute harremana. Elkarrekin irudikatu zuten garai bateko hondartza eta bertako txiringitoak eta haien erritmora dantzatu zuten elkarrekin. Zaharrenen babesean eroso sentitu ziren txikienak eta lortutako harremana sendotzeko eta elkarrekin momentu dibertigarria pasatzeko, gaur egungo hondartzara joan ziren atzo bazkari eta guzti.

LH6ko ikasle hauek ordea, HH2koen gelan ere presentzia izan dute egunero. Siestarako beharrezkoak dituzten hamakak jartzera etorri dira hutsik egin gabe eta behin lan hauek eginda, txikienekin jolasean ere aritu dira, guztien gozamenerako. Estua izan da elkarren artean sortutako harremana eta borobiltzeko, Bikamiotako parkera joan dira elkarrekin goiza pasatzera.

Ederra da adin ezberdinen artean sortzen den harremana, komunitatean elkarrekin aritzea… honela ere egiten baita denon artean egiten dugun denona den Ikastola!