Chillidaren pareko eskultoreak Ikastolan!
Chillidari buruz aztertzen hasi aurretik, bere museoa bisitatu eta bere eskulturak gertutik ezagutzen eta beraiekin esperimentatzen aritu dira.
Chillidari buruz aztertzen hasi aurretik, bere museoa bisitatu eta bere eskulturak gertutik ezagutzen eta beraiekin esperimentatzen aritu dira.
Orioko Herri Ikastolako DBH 4 eta 2-ko bina talde joan ziren Don Bosko sarietara haiek sortutako proiektuekin. Bertan, ikastetxe ezberdinetako ikasleei egindakoa azaltzeaz gain, epai mahaiaren aurrean aurkeztu behar izan zuten beraien lana.
Eguna borobiltzeko, proiektuen alorrean DBH 4-koek 4. saria eskuratu zuten, material desberdinak angelu ezberdinetan tolesteko sortutako prensa batekin. Ikastetxeen alorrean, berriz, 3. saria eskuratu genuen.
Aurten ere LH1eko eta LH2ko ikasleak gustura jardun dira egunero egunero 10 egunez Karelako igerilekuan. Aurrerapen nabarmena egin dute eta izugarri gozatu dute uretan.
Hurrengo urtean ere itzuliko gara!
Ikasleen arteko harremanak sendotzeko eta Orioko tradizioen berri emateko, aste hasieran arraunean ibili gara. Esperientzia oso atsegina izan zen eta frantsesek asko gozatu zuten arraunaz. Mila esker BADOK elkarteko arraunlari beteranoei emandako ikastaroagatik!
Ondoren, Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko aurkezpenak egin genizkien eta bertan emandako informazioarekin Erasmus+ programako proiektua osatu genuen.
Ostiralean, talo-jana eta bingo musikatua izan genituen lehendabizi, ikasleak ederki trebatuta joan ziren eta esperientzia eskolakoen laguntzarekin gozatu ederra hartu genuen talo goxoak jan eta musika euskaldunarekin jolasean. Bukatzeko, Elbira Zipitria, ikastolen sortzaile izan zen emakume abertzalearen dokumentala ikusi genuen.
LH4koek hurrengo urtean LH5era doazela-eta zuei GPS zer den galdetzeko esan digute.
Lorratza elkartea, gizarte heziketa lanez arduratzen da eta une honetan Orioko Udalarekin elkarlanean dihardu. Hau horrela, gizarte zerbitzu hori Oriotar guztiei ongizatea bermatzeko eta laguntza eskaintzeko lanean dabil.
Oraingoan, LHko Gorputz Hezkuntzako saioetan LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek gorputz adierazpenaren barruan euskal dantzak ikasi dituzte. Euskal kulturaren parte garrantzitsua da dantza gainera, eta dantza ezagunak egiten aritu dira: eskudantza, txulalai, txapeloa, pitx, kalejira, txontxongilo edota agurra.