Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Don Bosko sariak 2023

2023/05/30

Aurreko ostiralean, DbSariak ekimenaren baitan, Orioko Herri Ikastolako ikasleek, beste ikastetxeetako DBH-ko eta Lanbide Heziketako hainbat ikasleekin batera, ikasturtean zehar egindako proiektuak erakutsi zituzten.

Orioko Herri Ikastolako DBH 4 eta 2-ko bina talde joan ziren Don Bosko sarietara haiek sortutako proiektuekin. Bertan, ikastetxe ezberdinetako ikasleei egindakoa azaltzeaz gain, epai mahaiaren aurrean aurkeztu behar izan zuten beraien lana. 

Eguna borobiltzeko, proiektuen alorrean DBH 4-koek 4. saria eskuratu zuten, material desberdinak angelu ezberdinetan tolesteko sortutako prensa batekin. Ikastetxeen alorrean, berriz, 3. saria eskuratu genuen.