Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Orio

Frantziarrekin aste ederra pasa dugu

Ikasleen arteko harremanak sendotzeko eta Orioko tradizioen berri emateko, aste hasieran arraunean ibili gara. Esperientzia oso atsegina izan zen eta frantsesek asko gozatu zuten arraunaz. Mila esker BADOK elkarteko arraunlari beteranoei emandako ikastaroagatik!

Ondoren, Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko aurkezpenak egin genizkien eta bertan emandako informazioarekin Erasmus+ programako proiektua osatu genuen. 

Kultur astearen baitan zubiak eraikitzen

Ostiralean, talo-jana eta bingo musikatua izan genituen lehendabizi, ikasleak ederki trebatuta joan ziren eta esperientzia eskolakoen laguntzarekin gozatu ederra hartu genuen talo goxoak jan eta musika euskaldunarekin jolasean. Bukatzeko, Elbira Zipitria, ikastolen sortzaile izan zen emakume abertzalearen dokumentala ikusi genuen.

DBH4ko ikasleak Baionan

Goiz borobila pasa dute Orioko Ikastolako DBH4ko ikasle eta irakasleek Baionan. Helburu bikoitzeko irteera izan da; alde batetik, Seaskako Bernart Etxepare lizeoko ikasleen errealitatea bertatik bertara ezagutu dute eta, bestetik, DBHko lau urteetan ikasitako frantsesa praktikatzeko aukera izan dute Baionako kale eta komertzioetan. 

Brebeta eta baxoa euskaraz