Duela hilabete pasatxo DBH3ko hamar ikasle Frantzian izan ziren Erasmus+ proiektuaren baitan. Aste honetan gure txanda izan da, 11 frantziar jaso ditugu eta aste ederra pasa dugu beraien konpainian.
Ikasleen arteko harremanak sendotzeko eta Orioko tradizioen berri emateko, aste hasieran arraunean ibili gara. Esperientzia oso atsegina izan zen eta frantsesek asko gozatu zuten arraunaz. Mila esker BADOK elkarteko arraunlari beteranoei emandako ikastaroagatik!
Ondoren, Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko aurkezpenak egin genizkien eta bertan emandako informazioarekin Erasmus+ programako proiektua osatu genuen.
Bisita ederrak ere egin ditugu, Albaola museora, Pasai Donibanera eta Santelmo museora. Eta eguraldi euritsua genuenez, Juantxo tabernan bazkaldu ondoren, eta arratsaldean txurroak jatera ere joan ginen Donostiako txurrerira.
Horiek Ikastolako ordutegian egindako planak izan dira. Horrez gain, arratsalde-iluntzetan soziedadean afaltzera, Zarautzera, Itxaspeko buelta ematera eta afaltzera ere eraman ditugu.