Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Zaindu dezagun elikadura!

2022/04/07

Jangelako orduan elikadurari buruzko dinamikak egin dituzte ikasleek.

LH6. mailako jangelako ikasleak arduratu dira LH5koei eta LH4koei elikadurari buruz azalpenak eman eta dinamikak proposatzeaz. Horretarako, erakusketa ibiltari bat antolatu da erosketa eta plater osasungarrien inguruan, elikadura aniztasuna, elikagai xahuketa, elikadura zirkularra edota elikagai baten aztarna ekologikoaren inguruan. Ikasleek jarrera aktiboa, partehartzailea eta ekintzailea erakutsi dute. Segi horrela!