Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Bartzelonatik ideia berriekin

2022/04/28

Ikastolako irakasle-talde bat Bartzelonan izan da ikastetxe aitzindariak bisitatzen eta ikasten.

Azken ikasturteetan, Orioko Herri Ikastola eraldaketa pedagogikoan sartuta dago. Konfiantzaren pedagogiaren aldeko apustua egin genuen orain dela urte batzuk eta, oraindik ere, argi dugu bide berriak urratu behar ditugula, batez ere LHn eta DBHn. Ikasle profila iparrorratz, irakasle-taldea gogoeta prozesuan sartuta dago etorkizuneko ikaste-irakaste prozesuak definitzeko. Zentzu horretan, apirilaren 8an, Reimagine taldeko kideen laguntzaz hausnarketa-saio bat burutu zuen DBHko irakasle-taldeak eta, oraingoan, DBH 5 irakasle eta LH bat Bartzelonan egon dira, San Fermin (Iruñea), Laskorain (Tolosa), Arizmendi (Arrasate) eta Anoetako ikastolako irakasleekin batera. 

3 egun Bartzelonan

Hiru egunetan, 4 ikastetxe bisitatu dituzte. El Puig, Virolai, Sadako eta Kostka ikastetxeak. Lau ikastetxeak berritzaileak izanagatik ez dira guztiak berdinak. Ikastetxe bakoitzak bere ezaugarriei lotutako berrikuntzak ditu, besteak beste, espazioaren antolaketan, tutoretzan, ordutegian, tailerren eskaintzan, familiaren parte hartzean eta ko-irakaskuntzan. 

Ikastetxe horietatik eredu desberdin asko jaso ditugu eta orain, ikusitakoa gurera nola ekarri gogoetatu beharko dugu Ikastola osatzen dugun komunitate osoaren artean.

Bartzelonara bisita. Eraldaketa pedagogikoa Orioko Herri Ikastolan