Orioko Herri Ikastolako ikasleek bukatu dituzte jada 3. ebaluaketako azterketak eta lana guztiak. Orain, azken bi aste hauetan eta udako oporrak hartu bitartean, proiektuak landu dituzte.
DBH2 eta DBH3: Euskara sare sozialetan
DBH2 eta DBH3 mailetan, euskarak sare sozialetan eta interneten duen presentzia urrian jarri dute arreta. Hasteko beraien esperientzietatik abiatuta, egunerokoan euskaraz bizi arren, sare sozialetako eduki gehienak gazteleraz edo ingelesez kontsumitzen dituztela jabetu dira. Ondoren, zibersegurtasunari buruzko lanketa bat egin dute eta LH5 eta LH6ko ikasleei zenbait aholku ematera gerturatu dira. Azkenik, euskarazko edukiak oso gutxi direla ikusi dute eta beraiek jarri dira youtuber eta influencerren paperean eta bideo-tutorialak eta bestelakoak euskaraz sortu dituzte, baita LH5ko eta LH6ko ikasleei egindako lanak aurkeztu ere. Ea eredu berriak sortuz euskara pantailetara ere indartsu heltzen den!
DBH1eko ikasleak, proiektu astean Orioko historia hurbila gertutik ezagutzeko aukera izan dute, arrantzari buruzko proiektua landuz.
DBH4ko ikasleentzat Ikastolako azken astea
DBH4ko ikasleek ere izan dute beraien proiektua. Irteera, boleibol-txapelketa eta eskala-saioen artean, etxeko lanak egiten ikasi dute Farfarako kideen laguntzarekin. Mila esker!